Aurkezpena
Bilbao Metropoli-30 elkarteak, Montevideoko Intendentziarekin batera, Hiria eta Balioak Foroaren VIII. edizioa antolatuko du 2013ko urriaren 8an, “Lanaren kultura” gaia ardatz hartuta, Bizikidetzaren balioaren eragile eta iturri gisa. Foroa, era berean, Montevideoko Intendentziak antolatutako jardueren barruan sartzen da, hain zuzen ere, 2013ko Kulturaren Hiriburutza Iberoamerikarraren agendaren barruan.
Ekitaldian, besteak beste, honakoak arituko dira hizlari: Gabriel Otero, Municipio A - Montevideoren alkatea, eta Santiago Pérez del Castillo, BBVA Uruguayren zuzendaria. Foroa Montevideoko intendente Ana Oliverak, Eusko Jaurlaritzak Argentinan eta Mercosurren daukan ordezkari Sara Pagolak eta Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendari nagusi Alfonso Martinez Cearrak irekiko dute. Foroaren amaieran, Canoasko Prefeituraren Nazioarteko Harremanetarako arduraduna Deise Martinsek, Prefeitoaren izenean, hartuko du Foroaren lekukoa, eta, beraz, foroaren IX. edizioa, 2014an, Brasilgo Canoas hirian izango da.
Foroa “Bilbao Metropoli-30” Bilbao metropolitarra birbizteko elkartearen eta berau hartzen duten udalen ekimena da. Foroa urtero egiten da Latinoamerikako hiriren batean, Eusko Jaurlaritzak han dituen ordezkaritzen laguntzarekin. Hiria eta Balioak Foroa Euskadiren eta Latinoamerikaren arteko lankidetzaren eta elkarlanaren barruan dago, hain zuzen ere, lotura historikoak sendotu eta estutzeko eta ekonomia eta enpresa harremanak sustatzeko helburuarekin.Bilbao Metropoli-30 elkarteak “Hiria eta Balioak Foroa” proiektuaren dinamika ezartzeko orduan finkatutako helburu handiak hurrengoak dira: alde batetik, egoitza diren hirietan Bilboko metropolialdean inplementatutako hiri, ekonomia eta gizarte-garapenerako balioen estrategia arrakastatsua sendotzea sustatzea, eta, beste alde batetik, beste hiri batzuetan egindako lanak jarraitu eta garatzea, esperientziak eta ezagutzak trukatzea sustatzeko.
Hiria eta Baloreak Foroa 2006an Bilbon egin zen, 2007an Valparaíson egin zen (Txile), 2008an Cuernavacan (Mexiko), 2009an Bogotan (Kolonbia), 2010ean Mirafloresen (Peru), 2011ean Maipún (Txile) eta 2012an Méridan (Mexiko).
Hiria eta Baloreak Foroaren helburua